Agrégateur de contenus
Retour

Jabetze eskola 2022 iraila

Twitter

JABETZE ESKOLAREN IKASTURTE BERRIA ABIAN JARRI DU EMAKUMEEN* ETXEAK

2022/09/12

Ikasturte berriarekin batera Emakumeen* Etxeak bere Jabetze Eskolako eskaintza aurkeztuko du. Horretarako, ostegunean, irailaren 15ean (19:00), saio ireki bat izango da Emakumeen* Etxean ekimen honen baitan antolatu diren ikastaro eta gainontzeko ekintza eta zerbitzuen berri emateko. Saio honetan, Jabetze Eskolako irakasleek euren ikastaroen berri emateaz gain, parte hartu nahi dutenek galderak egiteko eta zalantzak argitzeko aukera izango dute.

“Emakumeen* Etxeak ikasturteko programazio berria atera du. Jabetze Eskolako ohiko ikastaroez gain, abendura bitarteko egitarau oso bat ere prestatu dugu: hitzaldiak, dokumentalak, elkarguneak, erakusketak... Horrela, berdintasunean eta emakumeon ahalduntzean aurrera egiteko eta feminismotik hausnartzeko, esperientziak partekatzeko eta gozatzeko gunea eskaini nahi dugu”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak. "Ikasturte honetan talde berri bat sortu dugu dibertsitate funtzionala duten emakumeei zuzenduta".

Izen emate epea irailaren 12tik 23ra egongo da zabalik. Parte hartu nahi dutenek bide hauen bitartez eman dezakete izena:

  • Emakumeen* Etxean (Nafarroa kalea, 3)
    • 10:30-12:30 eta 15:30-20:30
  • Telefonoz: 943 005 136
  • Posta elektronikoz: emakumeen-etxea@zarautz.eus

Ekintza eta izen-emateari buruzko informazio gehigarria Parekidetasun departamentuaren blogean topatu daiteke (https://berdintasunazarautz.wordpress.com/jabetze-eskola/).

Hauek dira urtea amaitu bitartean Jabetze Eskolak eskainiko dituen ikastaroak:

  1. Emakumeok kantuan.
  2. Intercambio de saberes.
  3. Desenmascarar la violencia machista.
  4. Literatur eskola feminista.
  5. Trámites online para mujeres migrantes.
  6. Atsoen errana da… Ipuinak emakumeon jabetze tresna.
  7. Tratu onak harremanetan.
  8. ¡Bajo la lupa! Estereotipos y publicidad.
  9. Bizi zeure gorputza!
  10. Elkar ulertzea: komunikazio asertiboa.

Honez gain, Emakumeen* Etxean honako Ahalduntze taldeetara batzeko aukera dago:

  • Puntuterapia taldea.
  • Espacio para mujeres migrantes y cuidadoras.
  • ¡Avanzamos juntas! Un espacio en compañía.
  • Grupo de mujeres con discapacidad.

Era berean, Emakumeen* Etxeko bazkideek hainbat zerbitzuz gozatzeko aukera dute.

  • Aholkularitza zerbitzuak. Doakoak eta konfidentzialak.
    • Psikologikoa
    • Juridikoa
    • Atzerriko ikasketen homologazioa
  • Ikastaroak, elkarguneak, hitzaldiak, erakusketak eta beste hainbat ekintza.
  • Liburutegia eta ordenagailuak.
  • Gelen erabilera.
  • Iragarki taula.


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010