Agrégateur de contenus
Retour

izozkien hondakinak gutxitzeko kanpaina

Twitter

IZOZKI DENDETAN HONDAKINAK GUTXITZEKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/07/29

Aste honetan, Zarauzko Udalak panel txiki batzuk jarri ditu herriko izozki dendetan izozkia erosterakoan, koilaratxoen eta kartoizko tutuen erabilera ahal den neurrian murrizteko. Izan ere, helburua da benetan beharrezkoa ditugunean bakarrik erabiltzea, eta, ondoren, hondakin bakoitzari dagokion edukiontzira botatzea.

Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurumen zinegotziaren esanetan: "Dakizuenez, hondakin horiek ez baditugu ondo bideratzen, itsasoan amaituko dute eta guztion ardura da horrelako  jarrera ezkorrak ekiditea.
Ekimen hau Zarauzko ikasleek proposatutakoa da Eskolako Agenda 21 egitasmoaren baitan. Pasa den ikasturtean, Zarauzko ikastetxeek aztertu zuten “Kutsadura eta Kosta” gaia, eta, beste ondorioen artean, sentsibilizazio kanpaina hori martxan jartzeko eskatu zuten.

"Zarauzko ikasleek argi ikusi dute ez dutela behar papera eta koilaratxoa eta guk eskaera hori zabaldu nahi diegu herritarrei: beharrezkoa ez dena ez erabiltzeko" dio Vazquezek.
 
"Aprobetxatu nahi dugu eskertzeko Zarauzko izozki-dendetako jabeen jarrera, besteak beste, hasieratik bat egin zutelako ikasleen proposamenarekin, eta, inongo oztoporik gabe, elkarlanean aritzeko prest agertu direlako" amaitu du Ingurumen zinegotziak.

Deskargatzeko


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010