Agrégateur de contenus

Izen-abizenak euskalduntzeko kanpaina

Izen-abizenak euskalduntzeko kanpaina

Informazioa

Abizenak euskal grafiaz jartzeko zer egin behar duzu?

  1. Bizi zaren tokiko bake-epaitegira edo erregistro zibilera joan behar duzu. Seme-alabarik baduzu eta adin txikikoak badira, bi gurasoek joan beharko duzue, biek sinatu behar duzuelako. Erregistro batzuetan komeni da aurretik hitzordua eskatzea.
  2. Agiri hauek aurkeztu behar dituzu: nortasun-agiria, hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria eta errolda-ziurtagiria. Bake-epaitegian edo erregistro zibilean agiriak aurkeztu eta eskaera sinatu behar duzu.
  3. Dagokion erregistro zibilak eskaera jasoko du, eta etxera bidaliko dizute hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria eguneratuta (abizena euskal grafiaz jarrita).

 

Informazio gehiago hemen.

 

Izena euskaratzeko zer egin behar duzu?

  1. Bizi zaren tokiko bake-epaitegira edo erregistro zibilera joan behar duzu bi lekukorekin. Lekukoek ziurtatu behar dute zurekin euskarazko izena erabiltzen dutela. Erregistro batzuetan komeni da aurretik hitzordua eskatzea.
  2. Agiri hauek aurkeztu behar dituzu: nortasun-agiria, hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria, errolda-ziurtagiria eta euskarazko izenarekin ageri diren hiru dokumentu (kiroldegiko txartela, liburutegikoa, gutunak…).
  3. Bi lekukoek euren nortasun-agirien kopiak eraman behar dituzte.
  4. Dagokion erregistro zibilak eskaera jasoko du, eta etxera bidaliko dizu hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria eguneratuta (euskarazko izenarekin).

 

Informazio gehiago hemen.

Deskargatzeko

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010