Agrégateur de contenus
Retour Itxasmendi auzoko haur jolas parkea berritu da
ITXASMENDI AUZOKO HAUR JOLAS PARKEA BERRITU DU ZARAUZKO UDALAK


2021/01/22
Zarauzko Udalak 2021. urtean herriko haur jolas parkeak berritzen jarraitzeko asmoa du. Iban San Martin (EAJ-PNV) Azpiegiturak, Obra txikiak eta Zerbitzuetako zinegotziaren esanetan “Udal Gobernuak hartutako konpromisuarekin aurrera jarraitzen dugu. Oraingoan Itxasmendi auzoko haur jolas parkea berritu dugu. Auzo elkarteak egin zigun eskaera bat izan da, parkea egoera kaxkarrean zegoen eta berritzea beharrezkoa zen. Azken urteetan konponketa txikiak egin ditugu parke honetan baina parkea berritzeko une aproposa zela ikusi genuen eta hala egin dugu”.
Hala, Zarauzko Udalak birziklatutako plastikoarekin osatutako haur parke berria jarri du. Lanak urtarrilaren 21ean hasi ziren eta dena ondo bidean, 26rako amaituta egotea espero da.
“Guztira 18.132,82 euroko inbertsioa egin dugu eta Jolas - Electro Talleres Zarautz S.A. enpresa zarauztarrak burutu ditu lanak” adierazi du San Martinek.
Azken urteetan, Zarauzko Udalak herriko hainbat parke berritu ditu: Pilartxoeneakoa, Iñurritzakoa, Ixpilla plazakoa, Bertsolarien plazakoa, Orkolaga plazakoa, Mitxelenakoa, Salbidekoa…”Bide beretik, onartu berri dugun 2021. urterako aurrekontuan haur jolas parkeak berritzen jarraitzeko partida onartu dugu”, azpimarratu nahi izan du San Martinek.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010