Agrégateur de contenus

Retour Iturribide kalea trafiko aldaketak

Twitter

TRAFIKO ALDAKETAK SALBIDE AUZOAN

2024/11/14

Aste honetan hasi dira Salbide auzoko trafikoaren noranzkoa aldatzeko lanak. Hain zuzen ere, lan hauen baitan, Iturribide kalea norabide bakarrekoa bilakatuko da, mendebaldetik ekialdera.

“Aldaketa honekin, alde batetik, ibilgailu motordunen abiadura murriztu eta mugikortasuneko elementurik zaurgarrienen segurtasuna areagotu eta hots-kutsadura murriztu nahi ditugu. Bestetik, auzotarrentzat egoiliarren aparkaleku gehiago lortzeko aukera emango digu”, adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak.

TAO ordenantzako 1 gunea (Alde Zaharra eta Salbide) aparkatzeko gune tentsionatua izanik, aldaketa honekin 40 aparkaleku gehiago sortuko dira auzoan. Bestalde, Hiribusaren geraleku berri bat gehituko da Azken Portu Goiko igogailuaren parean, 2, 3 eta 23 zerbitzuentzat (24 udan).


​​​​​​​

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010