Agrégateur de contenus

Irakurketa txokoa

Irakurketa txokoa

Informazioa

IRAKURKETA TXOKOA

...Irakurketa txokoa antolatu duzue. Zein helbururekin?

-Ipuin ezberdinak irakurtzera animatu nahi ditugu gurasoak, askotan betikoetara jotzen baitugu. Gainera, saioetan irudi liburuak kontatzeko teknikak ikasteko aukera izango dute. Kontatzen ari zarena transmititzea eta horretan sinestea ezinbestekoa da. Guraso eta haurrek irakurtzeko tarte horrekin gozatzea nahi dugu. Izan ere, irakurzaletasuna bultzatzeko garran-tzitsua da oso gurasoek umeei ipuinak irakurtzea. Haurra marrazkietatik hasi eta idatzizkoetara pasako da tarte horiek gustuko baditu. Haur liburutegian liburuak hartzeko ohitura zabaltzea ere badugu helburu.

Miriam Mendozari egindako elkarrizketatik hartutako pasartea. 

 

Gomendioak:

  • Lehendabiziko saioetan haurrarekin batera eseri, ipuinak gusturago entzungo ditu eta.
  • Aspertzen eta aztoratzen hasten denean, joateko ordua da. Gainontzeko entzuleek eskertuko dute.
  • Saioa hasi aurretik, komunera joatea komeni da.
  • Saioa hasita badago ezingo da sartu.
  • Haurrak ez badu gelditzeko gogorik, ez behartu. Urtean zehar saio gehiago izango dira berriro saiatzeko.
  • Telefonoak isilean jarri behar dira
  • Plazak mugatuak dira, saioko 50. Aurretik gonbidapena jasotzea komeni da, eta egun bertan 16:00etatik aurrera haur liburutegian banatuko ditugu.

 

Gidak:

 


 

 

Deskargatzeko

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010