Agrégateur de contenus

Retour Iraganera begirada

Twitter

BEGIRADA BAT IRAGANERA

2024/05/29

Zarauzko Turismo departamentuak, herriko hainbat puntutako iragana gaur egunera ekartzeko, “Iraganera Begirada” ekimena gauzatu du. Proiektu hau Xabier Eizagirre zarauztar gazteak garatu du eta, gaur egun filmetan eta telesailetan erabiltzen diren azken teknologiak erabiliz, duela 100 urteko Zarautzen murgiltzeko aukera ematen digu.

“Gure departamentuan, Turismoaz gain, azken urteetan gure lan lerro garrantzitsuenetako bat zarauztarrentzako ekimenak antolatzea ere izan da eta iruditzen zaigu proiektu hau, bisitarientzat ez ezik, herritarrentzat ere oso polita dela”, adierazi du Leire Arana (EAJ-PNV) Turismo zinegotziak. “Zarauztarrentzat, lehengo Zarautz burura ekartzea ahalbidetzen du eta, bestalde, gazteenek, geure herria garai batean nolakoa zen ikusteko aukera izango dute”.

Proiektuaren baitan, herrian zehar zazpi puntu zehaztu dira: portuan (2), Turismo Bulegoaren parean, Malekoian eta Mollarrin (3). Irudi digitala erabiliz, duela 100 urte gune hori bera biziberritzeko aukera ematen du proiektu honek.

Eizagirrek azaldu duenez, “Zarauzko artxiboko argazkiak baliatuz eta zinemarako erabiltzen diren teknikak erabiliz, kokaleku bakoitzaren 3D modelo bat sortu dut eta, mugikorraren bitartez QR kode bat irakurriz, gunearen 360 graduko ikuspuntua ikusteko aukera ematen zaio erabiltzaileei”.

Erabilpen erraza du. Bakoitzak, bere mugikorrarekin, eskuragarri dauden guneetan QR kodea irakurri beharko dute eta, honekin, duela 100 urteko paisaia azalduko da mugikorrean.

“Aurrerantzean, herriko beste hainbat punturekin lanean jarraitzeko asmoa daukagu, nahiz etea kontziente garen amaierako produktu honen atzean zailtasun eta konplexutasun handiko lana dagoela. Xabierrek egindako lana azpimarratu nahiko nuke eta eskerrak eman proiektu interesgarri hau zarauztar guztioi eskaintzeagatik”, gehitu du Aranak.

Hau ez da Xabier Eizagirrek Zarauzko historia berreskuratzeko lan egin duen lehen aldia. Duela bi urte, Mollarriko zamalekuaren funtzionamendu erreala simulatzen zuen laburmetrai osatu zuen lan taldearen parte izan zen. Horretarako, eszenatoki errealak, 3D bidez eraikitako paisaiekin eta efektu bisualekin uztartu zituen.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010