Agrégateur de contenus
Retour iñurritza zozketak
IÑURRITZAKO 24 BOE ETA 36 ETXEBIZITZA TASATUEN ZOZKETETAN PARTE HARTZEKO PROZESUA IREKITZEAR DA


2023/02/17
Salberdineko R14 partzelako 92 etxebizitza tasatuen zozketa gauzatu ondoren, datozen egunetan babesturiko etxebizitzen beste bi zozketetan parte hartzeko prozesuak martxan jarriko direla jakinarazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak.
“Guztira babesturiko 60 etxebizitza esleitzeko ondorengo bi prozesuak aurkeztu ditugu”, adierazi du Txurrukak. “Babes Ofizialeko 24 Etxebizitza eta 36 Etxebizitza Tasatu hauek Iñurritzako Eguzki Izarra partzelaren hegoaldean egongo dira kokatuta”.
2023ko urtarrilaren 24an egindako bilkuran, Zarauzko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak onespena eman zion Amenabar Taldeak sustaturiko 13.2 —Iñurritza— areako Eguzki Izarra jarduera integratua urbanizatzeko proiektuari. Sustatzaileak dagoeneko aurkeztu du Udalean babesturiko 60 etxebizitzen proiektua, eta zozkatuko diren etxebizitzen programa honela banatuta dago:
- 1º zozketa: ERREGIMEN OROKORREKO BABES OFIZIALEKO 24 ETXEBIZITZA:
- Bi logelako etxebizitza 1, mugikortasun murriztu iraunkorra duten pertsonentzat gordetakoa (etxebizitza egokitua)
- Bi logelako etxebizitza 1
- Hiru logelako 22 etxebizitza
- 2º zozketa: ERREGIMEN AUTONOMIKOKO 36 ETXEBIZITZA TASATU:
- Bi logelako 2 etxebizitza, mugikortasun murriztu iraunkorra duten pertsonentzat gordetakoak (etxebizitza egokituak).
- Bi logelako 7 etxebizitza.
- Hiru logelako 27 etxebizitza.
Udalak Zarautz Lur, S.A. Udal Etxebizitza Bulego Publikoari enkargatuko dio Babes Ofizialeko Etxebizitza eskatzaileen eta Etxebizitza Tasatuen eskatzaileen zerrendak sortzea. Esleipen-prozeduraren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik, 30 egun naturaleko epea irekiko da ETXEBIDE Babes Publikoko Etxebizitzak Esleitzeko Zerbitzu Publikoan izena emanda dauden pertsonak eta bizikidetza-unitateak zerrendetan sartu ahal izateko.
Zerrendan izena emateko, eskatzaileek honako baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:
Prezioak
Babes Ofizialeko Etxebizitzek izango duten prezioari dagokionez, garestienak 177.402,32 euroko prezioa izango du (BEZ gabe) eta, Etxebizitza tasatuen kasuan, 258.377,27 euroko (BEZ gabe) prezioa edukiko luke garestienak. Etxebizitzarekin batera, garajea eta trastelekua gehitu beharko dira prezio honetara.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010