Agrégateur de contenus

Retour Iñurritza plan aldaketa

Twitter

UDALBATZAK IÑURRITZAKO PLAN OROKORRAREN ALDAKETA ONARTU DU

2021/11/30

Pasa den osteguneko udalbatzan Iñurritzako Plan Orokorraren aldaketa onartu zen EAJ-PNV eta EH Bilduren aldeko bozkekin. Plan aldaketa honek hainbat berrikuntza ahalbidetuko ditu Iñurritza auzoan.

“Plan Orokorraren aldaketaren helburu nagusienetako bat Eguzki Izar eremuan 180 etxebizitza eraikitzea da. Horietatik %40a, 72 inguru, babestuta egongo dira: 36 BOE eta 36 tasatu” adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Datozen lau urteetan Iñurritza, Salberdin eta Lanpardo kalean 600 babestutako etxebizitza eraikiko dira zarauztarrentzat”.

Honez gain, aldaketa honi esker, Salbatore Mitxelena Ikastolak bere egungo tokian jarraitu ahal izango du eta, gainera, handitzeko eta hobetzeko aukera izango du. Ekipamendu publikoei dagokionez, Maria Etxetxiki 12 Udal jabetzako eraikina finkatu ahal izango da eta Eguzki Izar aldean dotazioak eskuratuko ditu Udalak (lokalak eta aparkaleku publikoak).

Mugikortasunari dagokionez, Plan Orokorraren aldaketak biribilgune berri bat gauzatzea aurreikusten du, Gipuzkoa kalea eta N-634 (Nafarroa kalea) errepidearen elkargunean.

Azkenik, plan aldaketa honek Iñurritza auzoa zeharkatzen duen izen bereko erreka berreskuratzeko eta bere hormak naturalizatzeko eta Eguzki Izar eremuan hotel bat eraikitzeko aukera ematen du.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010