Agrégateur de contenus
Retour Inauteriak 2022
INAUTERIETAKO KONPARTSAN ETA KARTEL LEHIAKETAN IZENA EMATEKO EPEAK ASTELEHENEAN IREKIKO DIRA


2021/12/10
Urte amaierara gerturatzen gara eta, pixkanaka-pixkanaka, datorren urteko lehen ekitaldiak ortzi-mugan agertzen hasi dira. Horietako bat da Inauteria. Ekitaldi berezi hau prestatzen hasteko, konpartsan izen emateko epea astelehenean zabalduko da, bai eta Inauterietako kartel lehiaketara proposamenak bidaltzeko aukera ere.
Konpartsaren aurtengo gaia “Uda giro” izango da eta 8 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte bertan (10 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta egon beharko dute). Entseguak Aritzbatalde frontoian egingo dira, datorren urtarrilaren 9tik aurrera eta aurtengo koreografiak indibidualak izango dira.
Izen emateko epea abenduaren 22ra bitartean zabalik egongo da eta jaiak@zarautz.eus helbidera idatziz edota 943 005 119 (Jaiak) edo 688 685 366 (Yasmilka) zenbakietara deituz eman beharko da izena. 10 €ko ordaindu beharko dira eta gehienez 180 pertsonentzako lekua egongo da.
KARTEL LEHIAKETA MARTXAN DA
Konpartsaren izen ematearekin batera, Inauterietako kartel lehiaketa ere martxan da. Euskalduna tabernak eta Zarauzko Udalak elkarlanean antolatzen duten lehiaketa honetan parte hartzeko aukera dago urtarrilaren 31a bitartean.
Aurten ere hiru sari izango dira:
• Lehenengo saria – 300 €
• Bigarren saria - 100 €
• Publikoaren saria - afaria bi pertsonentzat
Lehiaketaren oinarriak Turismo Bulegoaren webgunean zein ohar honetan atxikita aurki daitezke.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010