Agrégateur de contenus

Retour IMANOL URBIETA ZARAUZKO UDAL MUSIKA ESKOLA LAB-ANOETAN

Twitter

IMANOL URBIETA ZARAUZKO UDAL MUSIKA ESKOLA LAB-ANOETAN

2015/05/04

Donostia Europako kultur hiriburua izango da 2016an eta, hori dela-eta, datorren ikasturtean EMUSIK 2016 ospatuko da Donostian.

Europako Musika Eskolen jaialdia, EMUSIK 2016, dela bide, 2016an, 120.000 ikusle baino gehiago izango dira Donostian, 10.500 musikari, 26 herrialdetatik etorritako 420 talde, eta mila ekitaldi baino gehiago, hiru egunez eta hiriko hainbat txokotan.

Hau dela eta 2015eko Maiatzaren 9an, 17:00etan, LAB -ANOETA (EMUSIK 2016) jaialdiaren inaugurazio ekitaldiaren aurrestreinaldia izango da eta bertan izango dira Imanol Urbieta Zarauzko Udal Musika Eskolako 120 partaide, ikasle, irakasle eta arduradunak barne.Aurrestreinaldi hori Anoetako futbol estadioan egingo da eta parte hartzaile guztiek aktiboki parte hartuko dute, kantatuz, beren tresnak joz era gorputz perkusioa eginez.

Egitaraua honako hau izango da:

  • Donostiako martxa ( Raimundo Sarriegi)
  • Txanton Piperri ( B. Zapirain. Konponketa: Xabier Zabala)
  • Europako ereserkia (Beethoven Alaitasunaren oda)
  • Musikatu Bizitza ( Garazi Zabaleta)

Partituren moldaketak, Xabier Zabala musikari Zarauztarrak egin ditu.

Ikustera joan nahi duenak, sarrera(5 euro) erosi beharko du Donostiako Fnac dendan.

Bertan, nahi duenarentzat eta jaialdi honi laguntzeko asmoarekin, kamisetak egongo dira salgai.