Agrégateur de contenus

Retour IMANOL URBIETA MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEN IKASTURTE BUKAERAKO JAIALDIA

Twitter

IMANOL URBIETA MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEN IKASTURTE BUKAERAKO JAIALDIA

IMANOL URBIETA MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEN IKASTURTE BUKAERAKO JAIALDIA

2015/07/06

IMANOL URBIETA MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEN IKASTURTE BUKAERAKO JAIALDIA

Ekainaren 19an, Aritzbatalde kiroldegian, musika eskolako ikasleek ikasturte bukaerako kontzertua eskaini zuten.

Lehendabizi, Txalaparta Eskolako ikasle gonbidatuek hasiera eman zioten jaialdiari. Gero, musika eskolako tresna ezberdinen taldeek hartu zuten parte , ondoren tailer eta solfeoko ikasleak kantari aritu ziren musika tresna ezberdinen laguntzarekin eta amaitzeko denak batera bi obra eskeini ziguten: Oskorri taldearen “Kanuto” eta Sorotan Bele taldearen “Arratsalde honetan”.

Arratsaldeko momenturik hunkigarriena Juanito Laskibar Zarauztar musikariari egin zitzaion omenaldia izan zen. Juanitok lan handia egin du bere bizitza osoan musika arloan.

Xabier Txurruka alkatearen eskutik Zumetaren serigrafia bat jaso zuen opari, nahiz eta opari ederrena kiroldegi osoak eskainitako txalo zaparrada izan.

Juanito Laskibar, Zarauzko parrokian, Don Fernandoren eskutik organista izan zen 1961-2007a bitartean. Koru parrokialaren zuzendari 1970-2003a bitartean. Getariako parrokian ere zuzendari eta organista 26 urtez. Donostiako Eskola abesbatzan, 2 urtez zuzendari. Jon Oñatibia euskaltzainaren Euskara irakasteko metodoak euskarri zituen “ 100 euskal abesti eder” bilduma osatu, idatzi, armonizatu eta grabatu zituen. Galtzeko zorian zeuden hainbat abesti grabatu, idatzi, armonizatu eta zabaldu ditu. Era berean, Zarauzko udaletxeko artxiboetatik, Zarauzko abestiak ikertu eta berridatzi zituen, bilduma egiteko asmoz.

Lan handia egindakoa eta guztiz merezitako omenaldia jaso zuen.