Agrégateur de contenus

Retour Imanol Urbieta Musika Eskolako ikasleak bikain Andoaingo Piano Jaialdian

Twitter

Imanol Urbieta Musika Eskolako ikasleak bikain Andoaingo Piano Jaialdian

2015/03/03

Otsailaren 28an eta martxoaren 1ean Andoaingo Piano Jaialdiaren 10. edizioa ospatu zen Andoaingo Bastero kulturgunean.

Imanol Urbieta Musika Eskolan ikasten duten Zarauzko pianojole batzuk bertan izan ziren: Jone Aginaga, Peru Aginaga, Iraia Andueza, Maddi Arrillaga, Laida Beobide, Eneko Eizagirre, Eider Elorriaga, Maialen Etxaniz, Ihintza Etxeberria, Uxue Etxeberria, Eider Fraka, Naroa Iribar, Anuska Iriondo, Leire Lizaso, Julia Mayan, Uxue Ostolaza, Maren Otegi, Juan Pardo, Lide Xiang Quintano eta Unax Ugarte

Emaitza oso onak lortu zituzten, eta guztira 20 diploma eta domina ekarri zituzten etxera: urrezkoak 9, zilarrezkoak 8 eta brontzezkoak 3.

Peru Aginaga eta Naroa Iribar gazteek, epaimahaiak emandako aipamen berezia lortu zutenez, berriro jo zuten igandean, klausura kontzertuan.

Hurrengo urtean berriz ere parte hartzeko ilusioarekin itzuli dira Laura Bilbao irakasleak prestatzen dituen piano ikasleak.

Zorionak denei