Agrégateur de contenus

Retour Imanol Urbieta bekaren sariduna

Twitter

IMANOL URBIETA BEKAREN SARIDUNA

2020/10/16

Zarauzko Udalak antolatutako Imanol Urbietaren bekaren sariduna Itziar Perez de Ziriza nafarra izan da.

Ekitaldian, Irune Urbieta Kultura zinegotzia, Agurtzane Aizpuru Kultura departamenduko arduraduna, Kontxi Aizarna Imanol Urbietaren alarguna eta Itziar Perez de Ziriza bekaren irabazlea egon dira.

Imanol Urbietaren bekaren helburua Imanol Urbietak utzitako materialak katalogatzea eta ikertzea da.

Itziar Perez de Zirizaren esanaten: "Imanol Urbietaren familiari eta Zarauzko Udalari eskerrak eman nahi dizkiet. Imanolek ez zituen kantak sortu, Euskal Herrirako altxor bat baizik.Pertsonalki, Urbietaren kantek jaiotzetik haurtzaro osora lagundu naute. Euskara ikasteko modurik onena izan zen, gurasoekin batera kantatzen nituen kantak".

Materiala baloratu, prestatu, inbentariatu eta digitalizatu egingo da.Material guzti hauekin etorkizunean proiektu ugari gauzatzeko aukera egongo da. 6 hilabete iraungo ditu proiektuak, baina sarituak bere doktoratua ere gai honen inguruan jorratuko du.

"Imanol Urbietaren 1896 kanta azaldu dira, 1400 kanta inguru desberdin daude" adierazi du Perez de Zirizak.

Kontxi Aizarnak ere eskerrak eman dizkio Zarauzko Udalari eta sarituari. "Itziarrek aurkeztutako proiektua oso ederra eta aberatsa da, Imanolek gainera asko maitatzen zuen Nafarroa. Musikaz aparte pedagogiak proiektuan izango duen garrantziak asko pozten nau".

 

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010