Agrégateur de contenus

Retour Ikurrina banaketa

Twitter

IKURRINAK BANATUKO DITU UDALAK FRANTZIAKO TOURRA DELA ETA

2023/06/28

Frantziako Tourra astelehenean izango dugu gure kaleetan zehar igarotzen. Ekitaldi garrantzitsu hau ospatzeko eta errepideari kolore puntua emateko, Zarauzko Udalak ikurrinak banatuko ditu.

Ikurrina hauek Zarauzko Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango dira, doan, ostiral arratsaldetik (16:00) aurrera, agortu bitartean. Pertsona bakoitzak ikurrina bat hartzeko aukera izango du.

Udalak zarauztarrak animatu nahi ditu euren ikurrinak kalera ateratzera Frantziako Tourraren etorrera ospatzeko.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010