Datorren ostegunean, ekainak 22, arratsaldeko 18.30etan Musika eskolako ikasturte amaierako Jaialdia izango dugu Udal Kiroldegian. Hainbat ikasle eta irakaslek urtean zehar egindako lana azalduko dute. Aurten Egitarau osoa Imanol Urbietaren musikaz osatuta egongo da.
Bestalde, urtero bezala herriko musikari bat musika arloan egindako lanagatik sarituko du UDALAK eta aurten Mª Barbara Aranguren izango da. MªBarbara izan da musika irakasle lehenengotariko bat Zarautzen. Gogoan eduki Manolo Urbieta eta Angel Illarramendiren irakaslea izan zela.