Agrégateur de contenus
Retour Igerilekuko argiak berritu
ARITZBATALDE KIROLDEGIKO IGERILEKUETAKO ARGITERIA BERRITUKO DU UDALAK


2022/08/26
Zarauzko Udalak jasangarriago izateko eta energia aurrezteko pausuak ematen jarraitzen du. Hala, datozen egunetan, Aritzbatalde Kiroldegiko igerilekuetako argiteria berrituko du, LED sistema ezarriz. Lanak Zarauzko ERNE Scoop enpresak burutuko ditu, eta Udalak 39.039,43 euroko (BEZ barne) inbertsioa burutuko du.
Leire Aranak (EAJ-PNV) Kirol zinegotziak adierazi duenez, helburu nagusia energia aurrezten jarraitzea eta igerilekuetan argitasun gehiago izatea da: “Iaz fitness eremuko argiteria aldatu genuen LED sistemara eta, orain, igerilekuaren unea da. Argiteria berriarekin, jasangarriago izateko aurrerapausoak ematen jarraituko dugu eta, gainera, igerilekuko iluminazioa hobetuko dugu. Izan ere, LED argi berrietako proiektore guztiei erregulazio sistema bat ezarriko zaie, hau da, leihoetatik sartzen den argitasunaren arabera automatikoki erregulatuko dira”.
Datu teknikoei dagokionez, Aranak azaldu du egun dauden argiek 15.720 W-ko potentzia dutela, eta, guztira 40 proiektore daudela. Egungo inbertsioarekin, 34 LED proiektore jarriko dira eta potentzia 5.220 W-koa izango da. “Aldaketa honekin energia kontsumoa nabarmen jaitsiko da baina iluminazioa askoz hobea izango da, LED-ari esker. Egindako inbertsio ekonomikoa potentea da, baina, kontsumoa bakarrik kontuan izanik, gutxi gora behera 3 urteetan amortizatzea aurreikusten dugu”.
Argiteria berritzeko lanen konplexutasunaren ondorioz, igerilekuak txandaka itxiko dira. Zehazki, hauek izango dira itxiera datak: abuztuaren 29tik irailaren 8ra, igerileku ertaineko 3 kale itxiko dira; irailaren 12tik irailaren 15era, igerileku txikiaren erdia itxiko da; eta, azkenik, irailaren 12tik 25era bitartean, igerileku handia osorik itxiko da.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010