Agrégateur de contenus
Retour Igeriketa 3º hiruhilekoa
IGERIKETAKO 3. HIRUHILEKO IKASTAROETAN IZEN EMATEKO EPEA ASTEARTEAN IREKIKO DA


2022/02/25
Martxoaren 1etik aurrera zabalduko da Aritzbatalde kiroldegian 3.hiruhilekoari dagokion igeriketa ikastaroetan izena emateko epea, jaioberri, haur, gazte zein helduentzako.
Ikasle berrientzako izen-emate epea martxoaren 1etik 7ra bitartean egongo da zabalik, eta zozketako emaitzak martxoaren 10ean argitaratuko dira, Udal web orrialdean zein kiroldegiko harrerako panelean.
Ikasturte honetan igeriketa ikastaroren bat egin dutenentzako, berriz, izen-emate epea martxoaren 12tik 18ra arte izango da, betiere plaza librerik balego. Zozketaren honen emaitzak martxoaren 23an argitaratuko dira Udal web orrialdean, zein kiroldegiko harrerako panelean.
Ikastaroak martxoaren 28ko astean hasi eta ekainaren 24an amaituko dira. Formatu aldetik, astean saio bat edo bi izango dira, ikastaroaren beharren arabera.
Kontuan izan zozketan plaza tokatuz gero automatikoki alta emango dela, eta berau ezeztatzeko ikastaroa hasi baino lehen egin beharko dela.
Argibide gehiago 943 00 51 23 telefonoan edo kirola@zarautz.eus helbidean.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010