Agrégateur de contenus
Retour Igeriketa 2 hiruhilekoa
2. HIRUHILEKO IGERIKETA IKASTAROAK ARITZBATALDE KIROLDEGIAN


2022/11/24
Aritzbatalde kiroldegian 2. hiruhilekoari dagokion igeriketa ikastaroetan izena emateko epea ireki da, haur, gazte zein helduentzako.
Ikasle berrientzako izen-emate epea abenduaren 4ra bitartean egongo da zabalik, eta zozketako emaitzak abenduaren 13an argitaratuko dira, Udal web orrialdean zein kiroldegiko harrerako panelean.
Lehen hiruhilekoan igeriketa ikastaroren bat egin dutenentzako, berriz, izen-emate epea abenduaren 14tik 20ra arte izango da, betiere plaza librerik balego. Zozketaren emaitzak abenduaren 23ean argitaratuko dira Udal web orrialdean, zein kiroldegiko harrerako panelean.
Ikastaroak urtarrilaren 9ko astean hasi eta martxoaren 25ekoan amaituko dira.
Formatu aldetik, astean saio bat edo bikoak izango dira, ikastaroaren beharren arabera. Argibide gehiago 943 00 51 23 telefonoan edo kirola@zarautz.eus helbidean.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010