Agrégateur de contenus

Retour Ibilgailuen gaineko zerga

Twitter

MAIATZAREN 9AN AMAITUKO DA IBILGAILUEN GAINEKO ZERGAREN BORONDATEZKO ORDAINKETA EGITEKO EPEA

2025/04/22

Urtero bezala, Udalak Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea zabaldu du. Borondatez ordaintzeko epea maiatzaren 9ra bitartean egongo da zabalik.

Ordainketa helbideratuta daukaten herritarrei ordainagiriak zuzenean kobratuko zaizkie kontu korrontetik epearen azken egunean, maiatzaren 9an.

Helbideratu gabeko ordainagiriak, aldiz, posta bidez bidali dira zergadunen adierazitako zerga-helbideetara, eta jarraian adierazten diren moduetan ordaindu ahal izango dira:

-    Udalaren web orrian: www.zarautz.eus (Nire Ordainketa bidez).
-    Bankuetan, posta bidez bidalitako ordainagiriak aurkeztuz, edota kutxazain automatikoetan.
-    Herritarren Arreta Zerbitzuan – HAZ (Kale Nagusia 29 – 943 00 5100).

Borondatezko kobrantza-epean ordaindu ez diren zorrak premiazko prozeduraren bitartez ordainaraziko dira eta errekargua izango dute.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010