Agrégateur de contenus

Retour I Boluntariotza Azoka

Twitter

MAIATZAREN 7AN OSPATUKO DA ZARAUZKO I. BOLUNTARIOTZAREN AZOKA

2022/04/28

Gaur goizean ospatu da Zarauzko I. Boluntariotzaren azokaren aurkezpen saioa. Bertan izan dira Leire Arana (EAJ-PNV) Boluntariotza zinegotzia eta Miren Gurrutxaga Gizalde Gipuzkoako Boluntariotza Agentziako koordinatzailea eta elkarte desberdinetako ordezkariak.

Azoka maiatzaren 7an ospatuko da Zarauzko malekoian, Galtxagorri elkartearen pareko eremuan, 10:30 eta 14:00ak bitartean. Gizarte arloan lan egiten duten 26 elkarteren postuak egongo dira azoka honetan eta bertara gerturatzen diren pertsona guztiek euren elkarteetan burutzen duten boluntariotza lana gertutik ezagutzeko eta, nahi izanez gero, elkartearen kide egiteko aukera izango da.

Leire Arana Boluntariotza zinegotziak azaldu duenez, “Zarauzko elkarte askoren motor nagusia boluntarioak dira, eta elkarte hauek izaera ezberdinak dituzte: kirola, kultura, aisia, gizarte arloa...”.

“Azoka hau Zarautzen antolatzeko ideia duela urte batzuk sortu zen. Agintaldi berria hastearekin batera, Udal Gobernutik garbi genuen boluntariotzak eta gizarte ekintzak indar handia zuela Zarautzen, herrigintza dela zarauztarron ezaugarri, eta hau balorean jartzea garrantzitsua zela”, gehitu du Aranak.

Bere aldetik, Miren Gurrutxaga Gizaldeko koordinatzaileak adierazi du “azoka honen helburua boluntariotza bistaratzea” dela. “Goizean zehar, animazio ekintzak eta tailerrak egongo dira eta herritar guztiak gonbidatzen ditugu larunbatean Zarauzko malekoitik pasatzera”.

Mikel Agirre, Zarauzko Udaberri Jubilatuen Elkarteko presidenteak gure inguruan boluntariotzak daukan garrantziaren inguruko gogoeta bat egin du: “Boluntariotzarik gabe, gizarte gris bat imajinatzen dut, insolidarioa eta behar bereziak dituzten pertsonak alboratuak uzten dituena”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010