Agrégateur de contenus
Retour Hondartza Ordenantza parte hartzea
UDALAK HONDARTZAKO ORDENANTZA BERRITZEKO PROZESUA HASIKO DU HERRITARREN PARTE-HARTZEAREKIN


2025/05/12
Udalak, Ingurumen departamentuak sustatuta, Zarauzko hondartzako ordenantza berritzeko prozesu parte-hartzailea jarriko du martxan. Maiatzaren 14an, asteazkenean, herritarrei irekitako bilera egingo da eta bertan, ordenantzaren aldaketa proposamenak aurkeztuko dira eta herritarren iritzi eta proposamenak jasoko dira.
Bileraren helburua izango da ordenantza berriaren zirriborroaren berri ematea. Dokumentua dagoeneko herritarren eskura dago Udalaren webguneko “Parte hartu” atalean.
Inaxio Illarramendi (PSE-EE) Ingurumen zinegotziak adierazi duenez, “Zarautzek hondartzarako ordenantza eguneratua, argia eta adostua behar du, gaur egungo iraunkortasun, bizikidetza eta erabilera arduratsuaren erronkei erantzuteko modukoa. Horregatik, garrantzitsua da herritarrek prozesu honetan aktiboki parte hartzea: zalantzak eta proposamenak partekatzeko eta, testua hobetzeko asmoarekin, ekarpenak egiteko”.
Bilera Etxezabalako aretoan (Kale Nagusia 29) egingo da, 18:30etik aurrera.

Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
