Agrégateur de contenus
Retour Hondartza denboraldiko segurtasun neurriak
UDAN HONDARTZAREN AFOROAREN KONTROL ZEHATZA BERMATZEKO HIRU GUNE GEHIAGO PRESTATUKO DITU UDALAK


2021/05/14
Hondartza denboraldia hasteko hilabete besterik geratzen ez denean, aurtengo udaran Zarauzko hondartzako erabiltzaileen osasuna bermatzeko indarrean egongo diren segurtasun neurrien aurkezpena egin dute gaur goizean Xabier Txurruka alkateak eta Iban San Martin Herri Segurtasun zinegotziak.
Pasa den urtean zazpi sarbide kontrolatu egon ziren malekoi guztian zehar aforoa zaindu eta hondartzan segurtasun distantziak bermatzeko. Aurten zaintza postu kopurua 10era igoko da bainuzaleei sarrera-irteerak erraztu eta osasun neurriak betetzen direla bermatzeko. Lehengo urtekoez gain, aurten Bañeru kaleko, Matxitxako kaleko eta Orixe kaleko sarbideak gehituko dira.
Aforoaren inguruko informazioa denbora errealean agertuko da Zarautz.eus web atarian nahiz Zarauzko sarbideetan ezarrita dauden informazio paneletan.
Musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da hondartzaren eremu barruan leku bila edota paseatzen dabiltzanentzat eta, behin eserita eta ingurukoekin metro eta erdiko distantzia errespetatzean bakarrik kendu ahal izango da hau.
“Malekoian zehar paseatzen gabiltzanean denok musukoa jarrita eramaten dugun bezala, hondartzan zehar mugitzen garenean ere jarrita eraman behar dugu” adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Testuingurua bera da, nahiz eta kasu batean malekoian edo kalean gauden eta bestean hondartzan, bi kasuetan kutsatzeko aukera bera dago”.
“Sei bainu gunetan banatuko da Zarauzko hondartza eta uneoro 21 sorosle egongo dira bainulariak zaintzen“ azaldu du Iban San Martin (EAJ/PNV) Herri Segurtasun zinegotziak. “Moila irekita egongo da udara honetan eta bertan ere sorosleak izango dira gunea zaintzeko”.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010