Hondartzan kontuz ibiltzeko deia egiten du Udalak. Bainua ez dago zainduta eta surflariek hainbat bainulari erreskatatu dituzte dagoeneko. Sorospen zerbitzua datorren ekainaren 15ean hasiko da, udako hondartza denboraldiarekin batera.
"Bainatzeko orduan, urak gerriaren altuera ez gainditzea gomendatzen dugu", adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Herri segurtasun zinegotziak. "Ahal den heinean, korronte indartsuak dauden guneak saihesteko eskatzen diegu bainulariei".