Agrégateur de contenus

Retour Hiztun Ekologistaren Dekalogoa aurkezpena

Twitter

MARTXOAREN 30EAN AURKEZTUKO DA HIZTUN EKOLOGISTAREN DEKALOGOA MODELO ARETOAN

2022/03/24

Zarautz berezia da euskarari dagokionez: herri euskaldunetan handiena da (23.200 biztanle inguru, eta % 70etik gora euskaldunak), turistikoki erakargarria eta zerbitzu-emailea da.

Zarauztarrak euskaraz bizi gara neurri handi batean, baina gurean ere gero eta hizkuntza gehiago hitz egiten dira, eta gero eta errealitate eleanitzagoa dugu lantokian, kalean, etxean...

Munduan 6.500 hizkuntza inguru daude, eta guztiek biziraun dezaten, hizkuntzen arteko oreka eta aukera berdintasuna bultzatu behar ditugula esaten digu hizkuntza-ekologiak, eta horretarako egoera ahulenean dauden hizkuntzak sustatu behar ditugula. Gurean, euskara.

Horregatik da hain garrantzitsua euskaraz egin dezakeguna euskaraz egitea. Hori da hiztun ekologistaren egitekoa.

Hizkuntzaren inguruko hainbat kontzeptu gizartean zabaltzeko eta gaiari buruz hausnarketa egiteko Zarauzko Udalak Hiztun Ekologistaren Dekalogoa prestatu du, eta datorren martxoaren 30ean herritarren aurrean aurkeztuko du Modelo Aretoan:

HIZTUN EKOLOGISTAREN DEKALOGOAREN AURKEZPENA
Martxoaren 30a –> 18:30 (Modelo Aretoa).

Aurkezpenean parte hartuko dute Itsaso Olaizolak (hizkuntza-ekologian aditua), Ainhoa Lasak (EMUNeko teknikaria eta hizkuntza-portaeretan aditua) eta Beatriz Egizabalek (aktorea eta umoregilea).

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010