Agrégateur de contenus

Retour Hitz Kuttunak zozketa

Twitter

HITZ KUTTUNAK EKIMENAREN ZOZKETA EGIN DA GAUR GOIZEAN

2023/12/01

Zarauzko Udalak eta MURKIL Zarauzko Dendarien Elkarteak elkarlanean GURE HITZ KUTTUNAK ekimena jarri zuen martxan Euskararen Egunaren baitan. Ekimen honetan, Zarauzko establezimenduetako bezeroak animatzen ziren euren euskarazko hitzik kuttunena aukeratzera. Horretarako, bezeroek, elkarteko dendetan eskuragarri zeuden paperetan euren hitz gustukoena jartzeko aukera izan dute joan den astean zehar.

Parte hartzaileen artean ekimenean parte hartu duten dendetan gastatzeko 100 euroko 7 bonu zozketatu dira gaur udaletxeko Pleno Aretoan. Hauek izan dira zozketako irabazleak eta jarritako hitzak:

-    Samuel -> Polita
-    Paul -> Mara-mara
-    Cristina -> Laztana
-    Lidia -> Kuttuna
-    Amaia -> Xirimiri
-    Begoña -> Ongietorri
-    Julen -> Anaitasuna

Gaurtik aurrera, Turismo Bulegotik zozketan suertatu diren pertsonei deituko zaie, euren bonua jasotzera pasa daitezen.

Hitz Kuttunak ekimenak iraun duen astean zehar zarauztarrek egindako 2498 proposamen jaso dira establezimenduetan. Datozen egunetan, hitz guztien jasoketa eta klasifikazioa egin ondoren, zarauztarrek aukeratu dituzten hitz kuttunenen berri emango da.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010