Agrégateur de contenus

Retour Hiribusaren udako ordutegia

Twitter

EKAINAREN 21EAN JARRIKO DA MARTXAN ZARAUZKO HIRIBUSAREN UDAKO ORDUTEGIA

2021/06/17

Datorren astelehenean, ekainak 21, Zarauzko autobus urbanoaren udaldiko ordutegia sartuko da indarrean. Uda honetako ordutegia pasa den urteko bera izaten jarraituko du.

Neguko ibilbideekin alderatuta bi aldaketa nagusi aurki ditzakegu udakoan:

-    Astelehenetik ostiralera, 3. Linearen zerbitzua Talaimendi auzoraino (goiko kanpina) iritsiko da. Asteburuan, aldiz, linea mistoa izango da zerbitzu hori emango duena.

-    Astiraino doan zerbitzua ere handituko da. Astean zehar 3. lineak zerbitzua Astiraino luzatuko du eta asteburuan, berriz, linea mistoak.

Ordutegiak, ibilbideak eta zarauzko autobus urbanoari buruzko informazio guztia www.zarauzkohiribusa.org webgunean egongo dira eskuragarri.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010