Agrégateur de contenus

Retour Hiribusa uda 2025

Twitter

LARUNBAT HONETAN HASIKO DIRA ZARAUZKO HIRIBUSAREN UDAKO LINEAK ETA ANEZKA ZERBITZUA

2025/06/18

Larunbat honetan, ekainaren 21an, Zarauzko Hiribusak udako zerbitzuari hasiera emango dio. Honela, uda garaian Zarauzko herriak izan ditzaketen beharretara moldatuko ditu ordutegi eta ibilbideak udal zerbitzu honek.

Urte osoan zehar zerbitzua ematen duten 1 eta 2 lineak udan zehar ere jarraituko dute. 1 lineari dagokionez, udan zehar Zarauzko ikastetxeetara zerbitzua emateko beharrik ez dagoenez, Vista Alegre auzora igotzeko maiztasuna handituko da.

Aldiz, 3 eta 23 lineen tokia 4 eta 24 lineak hartuko dute. Funtsean ibilbide bera egiten dute, baina 4 eta 24 lineak, uda garai honetan, goiko kanpinera igotzeko zerbitzua gehituko dute, horretarako ordutegia moldatuz.

 


​​​​​Anezka zerbitzua

Aurreko urteetan izan duen harrera ona ikusita, hirugarren urtez jarraian Zarauzko Udalak anezka zerbitzua eskainiko du, herriko disuasio aparkalekuek ematen duten zerbitzua osatzeko.

Uda honetan, anezka zerbitzu hau Zarauzko Hiribusaren bitartez emango da eta, ondorioz, bidaia hauek MUGI txartelaren bitartez ere ordaintzeko aukera izango da. Gainera, anezka zerbitzua emango duen lineak batzen dituen geltoki kopurua handituko da.

"Uda honetan beste urrats bat eman dugu anezka-zerbitzua indartzeko, jendea Zarautzera garraio publikoan etortzea edota Asti edo Hegoaldeko disuasio-aparkalekuak erabil ditzan sustatzeko, eta, herriaren erdialdean beharrezkoa ez den trafikoa saihesteko. Horrela, uda honetan, anezka-zerbitzuaren geralekuak gehitzea erabaki dugu Euskotrenen bi geltokietan, autobus-geralekuan eta Hegoaldeko aparkalekuan, Zarauzko aparkaleku nagusia izanik, 400 autorentzako edukierarekin", adierazi du Iker Basurko Mugikortasun zinegotziak (EAJ-PNV).

Honela, aurtengo disuasio aparkalekuetako anezka zerbitzuak, Asti, bus geltokia, Salberdin, Hegoaldeko parkina eta Nafarroa kaleko biribilgunea (Gure Ametsa) batuko ditu. Zerbitzua goizeko 10:00etan hasiko da egunero udan, eta 30 minutuko maiztasuna izango du. Era honetan, Astiko edo Hegoaldeko aparkalekuetan kotxea uzten dutenek, zein autobus edo Euskotren geltokira iritsi diren pertsonek Zarauzko erdigunera eta hondartza ingurura gerturatzeko aukera izango dute anezka zerbitzuaren bitartez.


​​​​​​​

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010