Maiatzaren 11tik aurrera Gipuzkoa deskonfinamenduaren 1. fasera igaroko da eta honekin batera, Zarauzko Hiribusak bere ohiko ordutegia berreskuratuko du. Erabiltzaile eta langileen segurtasuna bermatzeko, ondoko ez-ohiko neurriak jarriko dira martxan:
Maskarilen erabilpena derrigorrezkoa izango da.
Autobuseko bidaiari kopurua mugatu egingo da: gehienez, 15 bidaiari (7 eserita eta 8 zutik)
Bidaiariek beraien artean eta gidariarekin 2 metroko segurtasun tartea mantendu beharko dute.
Autobusera sartu eta ateratzeko, atzeko bi ateak erabiliko dira.
Neurri hauek era egokian gauzatzeko, erabiltzaileen ardura eta lagutza eskertuko da. Ordutegiak, ohi bezala, www.zarauzkohiribusa.org webgunean kontsultatu daitezke.