Agrégateur de contenus
Retour Hiribusa negua 2025
ZARAUZKO HIRIBUSAK NEGUKO ORDUTEGIARI HASIERA EMANGO DIO DATORREN ASTELEHENEAN


2025/09/19
Zarauzko Hiribusak bere neguko ordutegiari ekingo dio datorren irailaren 22an, astelehenean. Honenbestez, udan zehar zerbitzua ematen ibili diren 4 eta 24 lineak zerbitzua emateari utziko diote eta, haien ordez, 3 eta 23 lineak martxan jarriko dira.
Linea berriak joan den urtean ezarri ziren eta, neguko ordutegira aldatzearekin batera, aldaketa txiki batzuk egin dira hauetan, hala nola, 1 lineak eskola egunetatik kanpo bere maiztasunak aldatzea edota 3 lineak arratsaldetan Astiko kirol gunera zerbitzua ematea.
Zarauzko Hiribusaren inguruko informazio gehigarria www.zarauzkohiribusa.eus webgunean kontsultatu daiteke. Bestalde, Hiribusaren arreta zerbitzuarekin harremanetan jarri daiteke www.zarauzkohiribusa.eus/bidaiari-arreta webgunean edota 900 10 30 80 telefonoan.




Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
