Agrégateur de contenus
Retour Hiribusa Aste Santua 2025
ZERBITZU BEREZIA EMANGO DU ZARAUZKO HIRIBUSAK ASTE SANTUAN ETA PAZKO ASTEAN ZEHAR


2025/04/11
Zarauzko Hiribusak bere zerbitzua moldatuko du Aste Santuari eta Pazko asteari begira. Hauek izango dira apirilaren 14tik 27ra, hiribusaren zerbitzuak izango dituen aldaketak:
- Astegunetan, 3. linearen ordez, 4. lineak emango du zerbitzua. 4. linea, uda garaian zerbitzua ematen duena da, eta berezitasun nagusia da Talaimendira eta kanpinera igotzen dela.
- Larunbat, igande eta jaiegunetan, 23. linearen ordez, 24. linea izango da zerbitzua emango duena. Aurreko kasuan bezala, 24. linea udaldian zehar ibiltzen den linea da.
Aldaketa hauen inguruko informazio zehatza www.zarauzkohiribusa.eus webgunean eta geralekuetan kontsultatu ahal izango da.
Hemen dira 4. eta 24. lineen ordutegi eta geralekuak:
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010