Agrégateur de contenus
Retour Hilario Urquia erakusketa
HILARIO URQUIAREN MARGOLAN ERAKUSKETA IKUSGAI UZTAILEAN TORRE LUZEAN


2021/06/30
Datorren uztailaren 1etik, hilabete osoan zehar, Hilario Urquia zarauztarraren margolanez osaturiko erakusketaz gozatzeko aukera izango da. Erakusketa hau egunero 18:00etatik 20:00etara ikusgai egongo da Torre Luzean.
Hilario Urquia Mancisidor ofizioz arte grafikoei lotuta egon da betidanik baina margotzeko zaletasuna txikitatik datorkio, eta afizio hori etengabe landu du gaur egunera arte.
Gaztetan Aire Libreko Pintura Lehiaketetara joaten hasi zen, eta pixkanaka bere bidea egin zuen. Asko dira egin dituen erakusketak. Nahiz eta Donostian bizi, ez du bere jaioterriarekin lotura inoiz eten.
Torre Luzeako erakusketa honetan paisaiak dira ikus daitezkeen obra gehienak, baita Zarauzkoak ere, moila eta hondartza etengabe margotzen ditu, eta nabarmentzen diren koloreak zuriak eta beltzak dira, eta esan daiteke bere lanak figurazioaren eta abstrakzioaren artean murgiltzen direla.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010