Agrégateur de contenus
Twitter
Whatsapp-en partekatu
UDAL TALDE GUZTIEK HERRI SAHARARREKIKO ELKARTASUNA BERRETSI DUTE
2020/11/18
Azaroaren 13an, Marokoko Erresumako Indar Armatuek, 1991tik indarrean zegoen su-eten akordioa urratu zuen. Honen ondorioz, Marokoko Erresuma eta Fronte Polisarioaren artean 29 urtetan etenda egon den gerra piztu da.
Zarauzko Udala osatzen dugun Udal talde guztiek ondorengoa adierazi nahi dugu:
- Herri sahararrekiko zalantzarik gabeko elkartasuna berresten dugula.
- Bat egiten duela euskal gizartearen elkartasun korrontearekin, urteak baitdaramatza exijitzen irtenbide politiko bat, bidezkoa, iraunkorra eta alde bientzat onargarria, autodeterminazio-erreferendum baten bidez Mendebaldeko Saharako gatazkari bukaera emango diona.
- Saharar herriaren egoera salatzeko datorren ostegunean, hilak 19, arratsaldeko 19:00tan, Lege Zaharren Enparantzan Saharautz Elkartasun taldeak antolatutako elkarretaratzearekin bat egiten dugula.
- Zarauzko Udaleko balkoian bandera sahararra zintzilikatzea erabaki dugula.
Zarautzen, 2020ko Azaroaren 17a
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010