Agrégateur de contenus

Helduen igeriketa ikastaroan izen ematea

Twitter

HELDUEN HIRUHILEKO IGERIKETA IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

2020/12/28

Aritzbatalde kiroldegian helduen hiruhileko igeriketa ikastaroak antolatu dira 2021 urteko lehen hiruhilekorako. Ikastaro hauek, eskaintzen diren beste guztiak bezalaxe, COVID19 pandemiaren garapenari lotuta doaz. Dena ondo bidean, urtarrilaren 9tik martxoaren 27ra bitartean eskainiko dira, larunbatetan, eta bi maila izango dira: lehenengo maila, igerian ikasi nahi duten hasiberriei zuzendua izango da eta 9:30ean eta 12:30ean eskainiko da; bigarren maila, igerian hobetu nahi dutenentzat izango da, 8:00etan eta 11:00etan. Beraz, lau talde antolatuko dira, bi maila bakoitzean. Taldeak, gehienez, 6 pertsonakoak izango dira eta, Kiroldegiko neurriek zehazten duten bezala, 3 pertsona arituko dira igerian kale bakoitzean.

2021 urteko lehen hiruhileko helduen igeriketa ikastaroetan izen ematea zabalik da gaurtik aurrera eta urtarrilaren 5a bitartean. Izena emateko, ohi bezala, inprimakia bete eta Harreran aurkeztu beharko da. Beharrezkoa balitz, izen emate guztiekin zozketa egingo da plazak esleitzeko eta, horren berri, urtarrilaren 7an, osteguna, emango litzateke. Ikastaro hiruhilekoaren prezioa 51,45 eurokoa izango da abonatuentzat eta 92,25 eurokoa ez abonatuentzat.

Informazio gehiagorako Harrerara gerturatu, kirola@zarautz.eus helbidera idatzi edo 943 00 51 23 telefonora deitu daiteke.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010