Agrégateur de contenus
Retour

HAZ aurrez aurreko zerbitzua hitzordua

Twitter

HAZ-EK AURREZ AURREKO ZERBITZUARI BERRIZ EKINGO DIO, HITZORDUA ESKATUTA

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/05/16

Zarauzko Udalak COVID-19aren ondorioei aurre egiteko pausoak ematen jarraitzen du. Gipuzkoak normaltasunera deseskalatzeko 1. fasean jarraitzen du eta, asteartetik aurrera (maiatzak 19), Zarauzko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak (HAZ-ek) ateak irekiko ditu aldez aurretik hitzordua eskatzen duten zarauztarrei arreta emateko. Hitzordua eskatzeko 943 830990 telefonora deitu behar da, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.

Aurrez aurreko zerbitzua segurtasun eta higiene-neurri guztiekin hasten bada ere, Zarauzko Udalak herritarrei gomendatzen die euskarri telematikoak (010 telefonoa edo haz@zarautz.eus posta elektronikoa) erabiltzen jarraitzeko, bide horietatik egin daitezkeen izapide guztietarako. Era honetan, alferrikako joan-etorriak eta kutsatzeak saihestuko dira.

Ondorengo neurriak hartu dira:

- Kristalezko manparak jarri dira, udal-langileak eta herritarrak babesteko.

- Herritarrak banaka sartuko dira bulegora.

- Hitzordua duten pertsonek kanpoan itxaron beharko dute udal-langileek deitu arte.

- Etxetik maskarila eta boligrafoa eramatea gomendatzen da.

- Eskuak garbitzeko hidrogela egongo da.

- Hitzordu bakoitzaren ondoren, aulkiak eta mahaiak desinfektatuko dira.

 

Gainera, ZARAUZKO UDALEKO ARRETA TELEFONOA: 010:  8:00ETATIK 15:00ETARA izango da hemendik aurrera astelehenetik ostiralera.


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010