Agrégateur de contenus
Retour

Hautesmahaiak uztailaren 12an

Twitter

HAUTESMAHAIAK UZTAILAREN 12RAKO

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/06/18

Denbora gutxi barru, Hautesle Erroldako Bulegoak errolda-txartela bidaliko dio hautesle bakoitzari etxera. Bertan, botoa eman behar duen hautesmahaiari buruzko datuak agertuko dira.

Hautesle guztiei eskatzen zaie txartel hori gorde dezatela hauteskunde egunera arte, botoa ematera zuzenean beren mahairaino iritsi ahal izateko, jendea ez pilatzeko eta hautesleen arteko arauzko tartea zaintzeko.

Botoa normalean Lizardi Institutuan ematen duten hautesleei jakinarazten zaie, oraingoan beren mahaia Lizardi Institutuaren kirol-kantxa berrian egongo dela.

Ikastolan bozkatzen dutenek ikasgeletan bozkatu beharrean, oraingoan ikastetxearen gimnasioan egingo dute.

Bestalde, Orokieta Ikastetxeko hautesleek ikasgeletan botatu beharrean, oraingoan ikastetxearen frontoian bozkatuko dute.

Gainerako hauteslekuak aurrekoetan egon diren toki berean egongo dira.


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010