Agrégateur de contenus
Retour Hauteskundeak U23
UZTAILAREN 23KO DIPUTATUEN KONGRESURAKO ETA SENATURAKO HAUTESKUNDEEN INGURUKO INFORMAZIOA


2023/06/09
Datorren uztailaren 23an Diputatuen Kongresurako eta Senaturako Hauteskundeak ospatuko dira. Honen harira, herritarrentzat interesgarria izan daitekeen informazioa argitaratu da:
Hautesle-erroldaren kontsulta
- Kontsultatzeko epea: Hauteskunde garai osoan.
- Hautesle-erroldaren aurka erreklamatzeko epea: Ekainaren 5etik 12ra.
- Hauteskunde-propagandaren posta-bidalketak egiteko hautagai-zerrendetako ordezkariei ematen zaizkien hauteskunde-erroldaren kopietan sartzearen aurka agertzeko epea: Ekainaren 5etik 12ra..
- Mahaiak, hauteslekuak eta atalak banatzeko moduaren aurka erreklamazioak egiteko epea: Ekainaren 6tik 11ra.
- Non kontsulta daiteke?:
- Aurrez-aurre HAZ bulegoetan (NAN, pasaportea edo gida-baimena erakutsiz).
- On-line. Oharra: @firma plataformarekin bat datozen ziurtagiri elektronikoren bat behar da, esaterako, NAN-e, Izenpe, FNMT, etab. (B@kQ ziurtagiriak ez du balio).
- Ziurtagiri digitala ez duten hautesleek ere on-line jakin ahal izango dute zein hauteskunde-mahaian dagokien bozkatzea. Horretarako, hainbat datu eskatuko zaizkie: probintzia, udalerria eta lehen abizenaren lehen letra. Kontsultak hemen.
Hauteskunde-mahaien kokapenaren kontsulta
Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 24.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Hauteskunde Atalen, Mahaien eta Lokalen zerrenda 2023ko ekainaren 5eko GAOn argitaratu da.
https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2023/06/05/e2304054.htm
Posta bidezko botoa
Posta bidezko botoa emateko epea: uztailaren 13a arte eska daiteke, eta bozkatu 19rarte.
Jarraibideak: https://www.correos.com/sala-prensa/ya-se-puede-solicitar-online-el-voto-por-correo-para-las-elecciones-generales-del-23-de-julio
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010