2022/2023 ikasturterako Zarauzko Haurreskolan izen emateko epea datorren apirilaren 11tik maiatzaren 9ra egongo da irekita.
Izen emateko inprimakiak haurreskolan eskuratu ahal izango dira apirilaren hasieran. Informazioa eta inprimakiak jasotzeko ordutegia 9:00etatik 15:30etara izango da.
Informazioaz gain, haurreskola ezagutzeko aukera egongo da, ate irekien bitartez. Hauetarako, aurrez hitzordua hartu beharko da.