Agrégateur de contenus
Retour Haur parkeen esleipena
ZARAUZKO 13 HAUR PARKE BERRITUKO DITU UDALAK 2022 ETA 2023AN


2022/05/20
Zarauzko haur-parkeak berritzeko kontratua esleitu du Udalak. Guztira, 2022 eta 2023 urteetan, herrian zehar dauden 13 jolas-parke berrituko dira. Lizitazioa lau lotetan banatu da eta guztira esleitutako aurrekontua 750.000 eurokoa da. Esleipen prozesuan baloratu diren gauzen artean parkeak izango dituzten jokoen izaera inklusiboa eta erabiliko diren materialen jasangarritasuna izan dira.
“Zarauzko herriarentzat oso garrantzitsua da haur parkeak aldi berean berritzeko burutu dugun prozesua, mota hontako ekipamenduak berritzeko Udal honek inoiz egin duen inbertsiorik handiena baita hau”, adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) Zarauzko Alkateak. “Denboraren joanarekin, herriko hainbat guneetako parkeak jada berritzeko beharra zuten eta iritsi da unea proiektu hau errealitate bihurtzeko”.
Bere aldetik, Iban San Martin (EAJ-PNV) Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak jakinarazi duenez “esleipenera estatu guztiko enpresak aurkeztu dira, eta hiru enpresa izango dira herrian zehar berritu behar diren 13 parkeetan lanean ibiliko direnak. Aurreikusten dugu 2022 honetan jolas-parkeen erdiak amaituta egongo direla”.
Hauek dira lote bakoitzean dagozkio parkeak eta enpresa esleipendunak:
1º lotea – HAGS SWELEK S.A. -168.655,49 € (BEZ barne).
- Urdaneta parkea (2023)
- Lapurdi parkea (2022)
- Iturrilun plaza (2022)
2º lotea – IPLAY URBAN DESIGN S.L. – 181.435,20 € (BEZ barne).
- Aritzbatalde plaza (2022)
- Donibane plaza (2022)
- Kani Berri (2023)
3º lotea – JOLAS ELECTRO TALLERES ZARAUTZ S.A. – 163.218,86 € (BEZ barne).
- Santuiturri plaza (2022)
- Duke Enea (2023)
- Geltoki parkea (2022)
4º lotea - JOLAS ELECTRO TALLERES ZARAUTZ S.A. – 235.847,69 € (BEZ barne).
- Azken kalea (2023)
- Torre Luzea parkea (2022)
- Pagoeta parkea (2022)
- Zelai Ondo (2023)
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010