Agrégateur de contenus

Retour Haur parkeak berritzea

Twitter

ZARAUZKO 13 HAUR PARKE BERRITZEKO PLANA BETE DU UDALAK

2023/03/17

Aste honetan Kani Berriko parkearen irekierarekin, duela urtebete inguru Zarauzko Udalak martxan jarri zuen herriko haur jolas parkeak berritzeko plana burutu da. Berritze plan honen baitan, Zarauzko 13 jolas parke goitik behera berritu dira, mota honetako ekipamenduetan Zarautzen inoiz egin den inbertsiorik handiena bideratuz. Hags Swelek SA, Iplay Urban Design SL eta Jolas Electro Talleres Zarautz enpresak arduratu dira parke hauen berritzeaz.

Guztira, 850.346,18 euroko (BEZ barne) inbertsioa egin da, lau loteetan banaturiko 13 parkeak berritzeko. Plan honen lehenengo fasean, 2022ko bigarren seihilekoan 8 haur parke berritu ziren: Lapurdi parkea, Iturrilun plaza, Aritzbatalde plaza, Donibane plaza, Santuiturri plaza, Geltoki parkea, Torre Luzea parkea eta Pagoeta parkea.

2023ko lehen hiru hilabeteetan, aldiz, gainontzeko bost haur parkeen berrikuntza gauzatu du Udalak. Hauek izan dira: Urdaneta parkea, Duke Enea, Azken kalea, Zelai Ondo eta Kani Berri. 

Berritze prozesuaren jarraipena

Udala dagoeneko berritze plan honi jarraipena emateko lanean ari da, herrian zehar berritzeko beharra duten parkeak berritzeko. Zentzu honetan, Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak jakitera eman duenez, “emango diren hurrengo pausuen artean aurreikusita daude Orokieta Herri Eskolako Haur Hezkuntzako patioaren berrikuntza eta Pilartxo Eneako haur parkea estaltzea, 2018an Salbideko parkean egin zen bezala, edo Urteta auzoan parke berri bat jartzea, besteak beste. Pilartxo Eneako haur parkearen estaldura ahalbidetzeko, Zarauzko Udalak 250.000 euroko partida bat aurreikusi du aurtengo udal aurrekontuetan”.
Honez gain, datozen hilabeteetan, Salberdineko urbanizazio lanek aurrera egin ahala, bi haur parke berri jarriko dira auzoan. Bata Aitze kalean, Bizkaia kaleko biribilgune berriaren parean eta bestea, aldiz, Miren Etxabe plazaren erdian. Bi parke hauek berritzeaz Jolas Electro Talleres Zarautz eta Hags Swelek arduratuko dira, hurrenez hurren.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010