Agrégateur de contenus

Retour Haur parkeak 2022

Twitter

ZARAUZKO UDALAK 8 HAUR PARKE BERRITU DITU AZKEN HILABETEETAN

2022/10/21

2022 honetan Zarauzko Udalak herriko 13 haur parke berritzeko kontratua esleitu zuen. Herriko jolas parkeak lau lotetan banatu ziren eta hiru enpresa desberdinek eskuratu zituzten (HAGS SWELEK S.A., IPLAY URBAN DESIGN S.L. eta JOLAS ELECTRO TALLERES ZARAUTZ S.A.). Uda honetan esleitu zen kontratua eta ordutik, jada 8 haur parke berritu dira:
 
•    Lapurdi parkea
•    Iturrilun plaza
•    Aritzbatalde plaza
•    Donibane plaza
•    Santuiturri plaza
•    Geltoki parkea
•    Torre Luzea parkea
•    Pagoeta parkea
 
Azkena, Lapurdi kaleko haur parkea, duela pare bat aste ireki da, aurten berritzeko aurreikusia zegoen plangintza amaituz: “Plangintzako lehen 8 haur parkeak berritu ditugu jada eta, datorren urteko lehen hiruhilekoan, gainontzeko bostekin amaitzea aurreikusten dugu”, adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Obra eta Zerbitzuen zinegotziak. “Parke hauek berritzerakoan kontuan izan dugu adin guztietara zabaltzea parkeen diseinua, txikienetatik gaztetxoenetaraino, eta, parke batzuk izaten ari diren arrakasta ikusiz, uste dugu asmatu dugula”.

2022an, guztira 592.742,30 euroko (BEZ barne) inbertsioa egin da eta, datorren urtean, beste 257.603,88 euro (BEZ barne) bideratuko dira geratzen diren parkeak berritzera. 2023ari begira, hauek dira berrituko diren haur parkeak: Urdaneta parkea, Kani Berri, Duke Enea, Azken kalea eta Zelai Ondo. Falta diren bost parke hauek berritu ondoren, Udalaren nahia da berritze prozesu honekin jarraitzea: “Guztira, Zarautzen 33 haur parke daude, eta laster beste bi gehituko dira Salberdinen. Beharra ikusi ahala, herriko parkeak berritzen joateko asmoa daukagu”, gehitu du San Martinek.

Bigarren haur parke bat estaltzeko egitasmoa

Duela 5 urte Salbide auzoko haur parkea estali zuen Udalak eta ordutik parke honek izan duen erabilera asko igo da, euria nahiz eguzkia egiten duen egunetan. Orain, Udalak bigarren parke bat estaltzeko egitasmoa dauka eskuartean. Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak jakinarazi duenez, “zarauztarrek azaltzen diguten behar hau kontuan hartuta, datorren urtean bigarren haur parke bat estaltzeko 250.000 euroko diru partida gehitzea aurreikusten dugu, Salbidekoak eman duen emaitza bikaina errepikatzeko asmoz. Kasu honetan, Pilartxo-Eneako parkea aukeratu dugu, euria egiten duen egunetan Zarauzko ekialdeko haur eta familiek non gozatu izan dezaten”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010