Agrégateur de contenus

Retour Haur Masaje ikastaroa

Twitter

HAUR MASAJE IKASTAROA ESKAINIKO DU UDALAK AZAROAN

2023/10/20

Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Prebentzio arloak antolatu duen haur masaje ikastaroan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago. Izen-emate epea urriaren 27an bukatzen da.

Haur masajea teknika goxo eta atsegina da, eta ukimenaren bitartez haurraren gorputza eta emozioen munduarekin bat egitea ahalbidetzen du modu sakonean. Begiraden, irribarreen, kontaktuaren, hitzen eta jokoaren bidez komunikatzearen artea da, eta hain berezia den haur bakoitzarengana hurbiltzen du.

Ikastaroa Nerea Mendizabalek eskainiko du

Egutegia:

AZAROA -> 3, 10,17, 24.
ABENDUA -> 1.
Ordutegia: 17:00 – 19:00.
Lekua: Haurreskolan.
Matrikula: 10 euro.

OHARRAK:

•    Plazak mugatuak dira.
•    Ikastaroa egiteko gutxieneko pertsona kopuru bat egon beharko da izena emanda, eta hala ez bada, ikastaroa bertan behera gelditu daiteke.
•    Zarautzen bizi direnek izango dute lehentasuna.
•    Pertsona gehiago apuntatzen badira zozketa egingo da izena eman dutenen artean.
•    Ikastaroa egingo dela eta onartua zaudela jakinarazten zaizuenean ordaindu beharko da 10 euroko matrikula.

IZEN EMATEA:

Izen-emate epea: 2023ko urriaren  27a bitartean.
Ikastaroetan izena emateko -> https://labur.eus/VOHI1

Informazio gehiago -> prebentzioa@zarautz.eus

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010