Agrégateur de contenus
Retour

Haur eta gazte igeriketa

Twitter

HAUR ETA GAZTEENTZAT URETAKO ESKAINTZA, ARITZBATALDE KIROLDEGIAN

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/09/08

Zarauzko Udaleko Kirol departamenduak haur eta gazteentzat uretako eskaintza jarriko du martxan Aritzbatalde Kiroldegian, 2020-2021 ikasturtean. Leire Arana (EAJ-PNV) Kirol zinegotziak azaldu duenez, “bereziki une hauetan jarduera fisikoa gazte eta haurrentzat lagungarria dela uste dugu eta, lanketa bat egin ostean, haur eta gazteen uretako ikastaroak eskaintzea erabaki dugu, beti ere, COVID19 pandemiaren protokolo eta baldintzetara mugatuta. Hori horrela, 17:00ak eta 18:00ak arteko ordutegian herritar kolektibo hauentzat lehenetsita egongo dira igerileku txikia, igerileku ertaina eta kiroldegiko bigarren solairua osoki”.

Ikusi HAUR ETA GAZTEEN ESKAINTZA OSOA HEMEN.

Haur igeriketa

Segurtasuna eta higienea uneoro bermatu eta ahalik eta haur gehienei igeriketa eskaintzeko asmoz, Dortoka (1 maila) eta Karramarro (2 maila) ikastaroko haurrek astean saio bakarra izango dute, 30 minutukoa. Olagarro (3 maila) eta Igela (4 maila) ikastaroko haurrek ere saio bakarra izango dute, 45 minutukoa.

Prezioei dagokionez, hauexek izango dira: hiruhileko 46,63 euro abonatuek eta 79,83 euro ez abonatuek.

Ikusi maila bakoitzeko ordutegiak HEMEN.

Gazte eskaintza (12-16 urte) lehorrean eta uretan

Uda garaian izandako harrera ona ikusita, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat ere lehorreko zein uretako eskaintza izango da Aritzbatalde Kiroldegian. Lehorreko eskaintzari dagokionez, egunero, 17:00etan, 2. Solairuan, jarduera ezberdinak eskainiko dira, besteak beste, GazteFit, Gazte Spinning eta Gazte Yoga. Egun bakarreko ikastaroak diren arren, nahi beste konbinazio egiteko aukera izango dute gazteek.

Honez gain, eta iaz bezala, ostegunetan Gazte Igeriketa eskainiko da.

Prezioak: hileko 17,45 euro abonatuek eta 28,55 euro ez abonatuek.

Izen emateak zabalik

Ikastaro guztiak (helduak, gazteak eta haurrak) irailaren 28an hasiko dira, astelehenean. Izena emateko epea irailaren 10ean zabalduko da, osteguna, eta irailaren 19a bitartean izango da aukera ikastaro hauetan izena emateko. Irailaren 21an haurren igeriketa ikastaroetako plazak esleitzeko zozketak egingo dira.

Informazio gehiagorako Aritzbatalde Kiroldegiko harrerara gerturatu, kirola@zarautz.eus posta elektronikora idatzi edo 943 00 51 23 telefonora deitu.


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010