Agrégateur de contenus
Retour Harrera ikastaroa 2022
ATZERRITARRENTZAKO HARRERA ETA EUSKARA IKASTAROEN BESTE IKASTURTE BAT HASTEAR DA


2022/10/11
Zarauzko Udaleko Immigrazio eta Kultur aniztasun zerbitzutik, Euskara departamentuaren laguntzarekin, Euskara Harrera Ikastaroaren ikasturte berri bati hasiera emateko prest dago.
“Ikastaro hau 2014 urtean jarri genuen martxan, Udal Euskaltegiak antolatzen zuen AISA euskara ikastaroaren lekukoa hartuz. Zarauzko Udalak ikastaro berezi hori harrera ikastaro bihurtu du eta kanpotik datozen bizilagun berriak euskarara hurbiltzeaz gain, beraien herri berria den Zarauzko baliabide eta zerbitzuen berri ere jasotzen dute: herriko baliabideak, lan arloko eskubideak, atzerritartasuna, zaborrak birziklatzeko sistema, natura ondarea, emakume eta gizonen arteko parekidetasuna, genero indarkeria eta abar”, adierazi du Iratxe Zorrozua (EAJ-PNV) Immigrazio zinegotziak.
“Zarautzen dugun kultur aniztasunaren isla garbia da ikastaroetan parte hartzen duten bizilagun berrien jatorria. Iaz Nikaragua, Errumania, Argentina, Peru, Kuba, Maroko, eta Senegalgo zarauztarrek hartu zuten parte. Ikastaroa etorri berrientzat pentsatuta dago eta, beraz, urte bete baino gutxiago daramatzaten atzerritarrei ematen diegu ikastaroetan parte hartzeko lehentasuna”, gehitu du Zorrozuak.
2022 urteko ikastarora izena emateko epea zabalik da jada. Klaseak azaroaren 3an hasiko dira eta otsailaren 9an amaitu. 68 orduko iraupena izango du ikastaroak eta astean hiru aldiz izango dira klaseak: astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan, goizez zein arratsaldez, Udal Euskaltegian. Matrikulazioaren prezioa 10 eurokoa da eta izena emateko azken eguna urriaren 27an izango da. Izen ematea, immigrazioa@zarautz.eus edo 943 00 51 27 zenbakian egin ahal izango da.
Mike Rojo (Guatemala, 2000) duela hiru urte iritsi zen Zarautzera eta Harrera ikastaro honetan parte hartu zuen. Bere esanetan, ikastaroak aukera bikaina eman zion euskara eta euskal kulturan barneratzeko lehen pausuak emateko. Gehienbat, bertan ikasitako hiztegiak eguneroko bizitzarako oso onuragarria izan dela adierazi du.
Rojok Turismo ikasketak gauzatu zituen Guatemalan eta kultura desberdinak ezagutzeko zaletasuna duela adierazi du: “Euskarazko lehen hitzak ikasteaz gain, ikastaro honen bitartez euskal kulturaren inguruan gehiago jakiteko aukera izan dut”.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010