Agrégateur de contenus
Retour hainbat udal eraikinetako teilatuak konponduko dira
HAINBAT UDAL ERAIKINETAKO TEILATUAK KONPONTZEN ARI DA ZARAUZKO UDALA


2020/12/21
Udal ondare diren hainbat eraikinetako teilatuak konpontzeko eta birgaitzeko programa abian jarri du Zarauzko Udalak. Zehazki, Photomuseum-eko berrikuntza lanak egin dira aurten, eta Portu Etxen, Sanz Enean eta hilerrian izango dute jarraipena 2021 hasieran.
Irune Urbieta (EJ-PNV) Kultura zinegotziaren esanetan: “Zarauzko Udalak, udal eraikinen zaintza-azterketaren baitan, 101.500 euro bideratu ditu behar beharrezko diren hainbat estalkiren konponketa lanetarako”.
Photomuseum eraikineko teilatua konpontzeko obra duela hilabete burutu zen. Udalak USC75 Obras y Mantenimiento S.L enpresari esleitu zion kontratua, 38.599 eurotan (BEZ barne).
Portu Etxe eraikineko teilatua konpontzeko lanak esleitu ditu Udalak, Tejados y Fachadas Ventiladas TAPAR S.L enpresari, 38.117,07 eurotan (BEZ barne), eta urte bukaeran hasi eta 2021eko urtarrilean amaituko dira.
Hilerriko teilatua konpontzeko lanak, abenduaren 21ean hasiko dira eta abenduaren 24rako amaituak egotea espero da. Tejados y Cubiertas Goñi enpresari esleitu zaio kontratua 20.616,42 eurotan.
Era berean, Sanz Enea parean, Nafarroa kalean dagoen arbelezko markesinaren eraberritzea Tejados y Cubiertas Goñi enpresari esleitu zaio, 4.148,36 eurotan.
Datorren urtearen hasieran, Sanz Enea Liburutegiko arbelezko teilatua konpontzeko inbertsio partida bideratuko dela jakinarazi du Irune Urbieta zinegotziak: “Pixkanaka, baina gelditu gabe, egin beharreko mantenu lan guzti hauei bultzada eman nahi diogu datorren urtean”.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010