Imanol Urbieta Musika Eskolan pianoa ikasten ari den Laida Beobidek datorren urtean Donostiako Kontserbatorio Profesionalean jarraituko ditu ikasketak, han onartua izan berri da-eta, azterketa gainditu ondoren. Iaz, gure musika eskolan ibilitako Maren Otegi hartu zuten Kontserbatorioan, eta ikasturte oso aberasgarria izan du.