Agrégateur de contenus

Retour GRAL eta MAL laguntzeko bekak

Twitter

ZARAUTZI BURUZKO GRADU ETA MASTER AMAIERAKO LANAK LAGUNTZEKO BEKAK ESKATZEKO EPEA ZABALDU DA

2025/11/13

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuak Gradu Amaierako Lanak (GRAL) eta Master Amaierako Lanak (MAL) diruz laguntzeko bekak emango ditu. Helburua, Zarautzen unibertsitateko ikasketak egiten ari diren gazteek ikasturte amaierako lanetan Zarauzko errealitateak aztertzea sustatzea da.

Lanek Zarautzekin erlazioa izan beharko dute, herriko ekimenak, zerbitzuak, industria, historia, etab. aztertuz eta euskaraz idatzitakoak izan beharko dute. Gehienez 10 beka emango dira, 1.000 euro lan bakoitzeko, eta prozesuaren amaieran, ekitaldi bat antolatuko da Gradu eta Master Amaierako Lan hauek herriaren aurrean aurkezteko.

Beka hau 21 eta 30 urte bitarteko zarauztarrek eskatu ahal izango dituzte, Zarautzen erroldatuta egon beharko du aurreko hiru urtetan (etenik gabe), edo gutxienez 10 urtetan, etenekin. Bestalde, 2024-2025 ikasturtean, GRALeko eta MALeko ikasgaian matrikulatuta egotea beharrezkoa da.

Fakultatean, proiektuak gutxienez 6ko kalifikazioa izan beharko du, bestela ez da bekaren bigarren zatia emango eta lehenengoa itzuli egin beharko da.

Eskaera egiteko azken eguna abenduaren 10a izango da eta udaletxeko Herritarren Arrera Zerbitzuan zein egoitza elektronikoan aurkeztu ahal izango dira.


​​​​​​​

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010