Gizarte Zerbitzuak indartu dira
ZARAUZKO UDALAK OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK INDARTU DITU


2020/03/18
Koronabirusari (COVID-19) modu eraginkorragoan aurre egiteko hartzen ari diren neurrien barruan Zarauzko Udalak oinarrizko gizarte zerbitzuak indartu eta berrantolatu egin ditu.
Neurri hauekin bereziki kolektibo ahulenei lagundu nahi zaie.
Helburua da, beste hainbat elkarteekin lankidetzan, pertsona helduei, bakardadean edo isolamenduan daudenei edo/eta menpekotasuna dutenei, ezinduei eta familia babesik gabe daudenei, laguntza eskaintzea.
Udaleko gizarte zerbitzuetako langileek egoeraren balorazioa telefonoz egingo dute eta zerbitzu publiko, Gurutze Gorria eta DYAren koordinazio eta lankidetzan, beharrezkoa den laguntza bideratuko dute, osasun neurri tekniko guztien bermearekin:
- Telefono bidezko informazio, orientazio eta akonpainamendua.
- Etxez etxeko laguntza zerbitzua.
- Elikagai eta oinarrizko higiene artikuluen hornikuntza.
- Jatordu zerbitzuak.
- Asistentzia farmakologikoa.
- Beharrezkoa baloratzen den beste jardueratan laguntza.
Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko Zarauzko Udaleko 010 edo 943 00 51 00 telefonoetara deitu behar da. Laguntza edo informazioa email bidez eskatzeko aukera dago: ongizatea@zarautz.eus
TELEFONOZKO ARRETAKO ORDUTEGIA
Astelehenetik – Ostiralera : 08.00-18.00.
*OHARRA: Martxoak 19, osteguna, San Jose jai egunean, telefono arreta zerbitzua zabalik egongo da.
KORONABIRUSAREN SINTOMAK DITUZTEN HERRITAR GUZTIEI, 900203050 TELEFONORA DEITU BEHAR DUTELA GOGORARAZTEN ZAIE.
Era berean, Eusko Jaurlaritzak ‘GUZTION ARTEAN’ boluntario sarea sortu du eta, bertan, osasun neurri tekniko eta koordinazio berme guztiekin, boluntario lanak kudeatuko dituzte. Horretarako telefono honetara deitu behar da : 945 22 22 22.
Bilatuenak
- Larrialdiak112
- Udaltzaingoa943 005 115
- Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010