Agrégateur de contenus
Retour Giza Eskubideen eguneko ekitaldia 2023
GIZA ESKUBIDEEN EGUNEKO AGERRALDIA ERLO TELEBISTAN IKUSI AHAL IZANGO DA LARUNBAT HONETAN


2023/12/20
Aurten ere, Zarauzko Udalak Giza Eskubideen eguna ospatu du herriko Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin.
Joan den ostegunean gauzaturiko agerraldian 2023an Udalak diruz lagundutako 21 proiektu aurkeztu zituzten erakunde hauetako ordezkariek.
Guztira 271.878,48 euro izan dira aurten Zarauzko Udalak garapenerako proiektuetara bideratu dituenak:
• Herri pobretuetan garapenerako proiektuak -> 12
• Sentsibilizaziorako proiektuak -> 1
• Larrialdi humanitarioak -> 8
Aurkezpen honen helburua da, zarauztarrek ezagutzea, Udalaren bitartez munduan zehar laguntzen dituzten proiektuak. Horretarako, joan den asteko agerraldi hau Erlo Telebista bidez ikusteko aukera izango da larunbat honetan, abenduaren 23an, 21:00etan.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010