Agrégateur de contenus

Retour Gipuzkoako Ur Kontsortzioa 2020

Twitter

GIPUZKOAKO UR KONTSORZIOAK ZARAUTZEN EGINDAKO INBERTSIOEN BERRI EMAN DU

2021/04/23

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak 2020an, Zarauzko Udalarekin daukan hitzarmenaren baitan, herriko ur zerbitzuarekin lotutako hainbat obra eta konponketa egin ditu.

Pasa den urte honetan zehar herriko sareetan 61 aktuazio edo konponketa egin dira bai hoditeria nagusian eta beste 10 hargune edo hodi partikularretan ere.

“Konponketa eta obra hauek guztiz garrantzitsuak dira zarauztarrek ahalik eta ur-hornidura zerbitzu onena jaso dezagun” adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Obra eta Azpiegitura zinegotziak. “Hemendik aurrera, zerbitzuaren kalitatea bermatzeko aurreikusiak dauden konponketa eta berrikuntza lanekin jarraituko dugu. Guztira, aurreikusitako lan hauek 816.770 euroko aurrekontua daukate”.

Hauek izan ziren 2020 urtean Zarautzeko ur-hornidurako sarean eta saneamendu-sarean egin diren hobekuntza-lanak:

- Untzaingo depositutik beherako FC hoditeria aldatzea: Gaur egungo depositua deuseztatu eta hoditeria berria jarri da. Lan honen kostea 306.930,22 eurokoa izan da.

- Zuberoa eta Roke Kaleko 10 ur-hargune aldatu dira. Lan honen kostua 32.194,20 eurokoa izan da. Antoniano ikastetxe aurreko ur-hargunea ere aldatu da, Zarauzko Udala bertan egiten ari zen urbanizazio lanak aprobetxatuz. Lan honen kostua 1.886,23 eurokoa izan da.

- Hiruerreketan, Azpeiti Bide inguruko saneamendua aldatzea. Lan honen kostua 39.248,05 eurokoa izan da.

- Anurbeko deposituan egokitzapen lanak: Bai elektrizitateko sistema osoan eta baita inpermeabilizazio kontuetan ere egokitzapenak egin dira. Lan hauen kostua 32.542,12 eurokoa izan da.

- Santa Barbaran kontroleko kutxatila egokitu: Bertan zegoen erreguladorea aldatu eta kontrolerako kontagailua jarri da kutxatila berri batean. Lan honen kostua 5.432,12 euro takoa izan da.

- Abendaño-Errotaberriko eraztunaren lehen tartea: Bi industrialde hauetako eraikin guztiak Untzain depositutik datorren hodi batetik hornitzen dira. Edozein momentutan hodi honetan edozein aktuazio egin beharko balitz, industrialde guztia urik gabe geratuko litzateke. Hau ez gertatzeko eta ur hornidura bermatzeko , herriko lineatik bigarren aukera bat prestatzea du helburu lan honek. Lan honen kostea 25.156,67 eurokoa izan da.

-Kontsumitzailea handien kontrola: Egunerokotasunean, ur ihesak dauden jakiteko erabiltzen den gaueko minimoa distortsionatzen duten kontsumitzaileak identifikatu eta kontrolatzean datza. Lan honen kostua 18.812,34 eurokoa izan da.

-Saneamenduko ponpaketen nibelak kontrolatzeko, sondak jartzea eta dauden komunikazio sistemak aldatzea du helburu. Lan honen kostua 21.912,45 eurokoa izan da.

-Vista Alegre eta Altzolan ur ihesak kontrolatu ahal izateko giltzak jarri dira. Lan honen kostua 19.123,43 eurokoa izan da

-Anurbe deposituko giltzen gelara jaisteko eskailera berriak egin behar izan dira. Lan honen kostua 27.919,23 eurokoa izan da.

-Komunikazio sistema berriak ezartzea: Kasu honetan, sarean dauden hainbat datu jaso eta kudeatu ahal izateko komunikazio sistema berriak ezarri dira. Lan honen kostua 2.421,23 eurokoa izan da.

Guztira, 2020ean egindako berritze lan eta obren kostua 648023.69 eurokoa izan da.

Bestalde, hauek dira hemendik aurrera egingo diren obra eta berrikuntza esanguratsuenak:

- Mankomunitateak proposatu duen garbigunearen zabalkuntza dela eta, bertako ur hornidura aldatzea erabaki da. Lan honen aurrekontua 128.000 eurokoa da.

-Aldapetako jaitsieran giltza eta bentosa jarri: Helburua obrako zatia banatu eta haizeak ateratzeko puntu bat jartzea da. Lan honen aurrekontua 6.200 eurokoa da.

-Salberdin inguruan dagoen Saneamenduko sarea konpondu manga bidez: Itxasoko uraren sarrera dela eta, hormigoizko hodia berritu behar da manga bidez. Lan honen aurrekontua 68.000 eurokoa da.

-Matxitxako kalean ur hornidura eta saneamendua berritu: Bertan egiten ari den obra baliatuz, ur hornidura eta saneamendua berrituko da. Lan honen aurrekontua 24.000 eurokoa da.

- Gainezkabideen kontrola instalatu: Herrien dauden gainezkabideak kontrolatzeko sentsoreak jarri nahi dira. Lan honen aurrekontua 10.000 eurokoa da.

- Aldaketa behar duten 4 edo 5 ur-hargune berrituko dira. Lan honen aurrekontua 12.000 eurokoa da.

-Vista Alegre auzoan dauden saneamendu eta ur hornidura lineak aldatuko dira. Lan honen aurrekontua 140.000 eurokoa da.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010